HASIERAKO LEHEN URTEAK

Lehen irrati emisioak 1920.  urtean Estatu Batuetan egin ziren eta lehen programa hauteskunde baten berri ematea izan zen. Bi urte geroago herrialde honetan 451 irrati-emisora zeuden. Europako lehen irratiak 1921. urtean  agertu ziren . Espainian berriz, Madrilgo Radio Ibérica 1923ko Irailan sortu zen . Irrati hau urte batzu geroago desagertuko zen eta horregatik Espainiako irrati zaharrena Radio Barcelona EAJ 1 dugu. Laixter hiri guztiak nahi dute irrati bat eduki.

Donostian, Udaletxeko alkate ordea zen, Sabino de Ucelayetak irrati bat sortzeko asmoa azaldu zuen .Alkateak ez zuen asmo bera eta ez zuen onartu eskaintza. Berak bakarrik segitzea erabaki zuen
. Lizentzia eskatu eta 1925ko Azaroaren 24an hasi zen Radio San Sebastián EAJ 8. Bilbon ere ba daude zenbait talde, irrati bat jartzeko gogoarekinkin. Irrati zale talde bat , 1924an hasten da  lanean eta 1925ko martxoaren 30an Radio Club Vizcaya EAJ 9, martxan jartzen du. Carlton hoteleko irratia bezela izango da ezaguna. Baina ez da irrati bakarra izango,  Madrilgo enpresa talde batek , EAJ 11 Radio Vizcaya sortzen bai du.

Hiru irrati epe laburrean. Etorkizuna ona dirudi, baina ez da horrela izango. Iragarki mundua ez dago oso aurreratuta eta merkatariak ez dute gehiegi sinisten asmakizun berri honetan. Horregatik ez da erreza emisioak mantentzea. Eta hori programazioan nabarituko da. Irratsaioak eskasak izango dira eta entzuleen kexak nabarituko dira. Irrati zale hauek beti Parisera edota Londonera begiratuko dute. Hango irratiak oso indartxuak izanik oso interesgarriak izango bai dira. Horregatik Bilbon bi irrati lehian izango direlako, egoera oso gogorra bihurtuko da.

Espainia osoan ,irratiak une latzak igaroko ditu, eta  egoera hau gainditzeko enpresa indartu bat bakarrik izango da kapaz .Madrilgo Union Radio enpresa hasiko da  hiri guztietan irratiak erosten. Interesgarriak  ez direnak itxi egingo ditu eta besteak bere sarean sartuko ditu. Euskal Herrian  1927an ,EAJ 8 Radio San Sebastián , EAJ 9 Radio Club Vizcaya eta EAJ 11 Radio Vizcaya irratiak erosiko ditu. Bilbon EAJ 11 itxiko du eta pertsonala eta material guztia Radio Club Vizcaya irratira pasako da. Eta geratzen den EAJ 9  irratia, 1928an  tenporalki matxura bat konpontzeko itxiko du baina ez da inoiz airera bueltako. Gauza bera gertatuko da Sevilla, Cádiz, Salamanca eta beste hiri askotan. Prozesu hau bukatzerakoan 1930. urtean, Union Radiok zeukan katea Espaina osoan  entzun zitekeen. Madrilgo irratia, sare buru bihurtuko da eta Donostia, Bartzelona eta Sevillako irratiekin leku guztietara iritxiko da

1932ko dekretu bati esker ,potentzia txikiko irratiak sortzeko aukera eskaintzen da. Horrela sortuko dira 1933an Radio Bilbao eta Radio Pamplona, eta 1934an Radio Vitoria. Radio Tudela delako irrati bat ere sortuko da, geroago itzaliko dena.